Zerbitsuak
GE & ASOCIADOSen esperientzia handia dugu ingeniaritzaren sektorean, curriculum zabalarekin, 600 obra baino gehiagotan 500 milioi eurotik gorako balioa duten instalazioen diseinua eta egikaritzearen kontrola barne.
Zenbait ikerketa eta garapen proiektutan hartu dugu parte nazioarte mailan. 20 urte hauetan gure diseinuaren bikaintasunari emandako sari ugari jaso ditugu.
Obra proiektua eta zuzendaritza
Instalazio proiektuak (elektrizitatea, iturgintza, klimatizazioa, suteen aurkako babesa, telekomunikazioak, industria prozesuak…), hauetarako:
- Hirugarren sektoreko eraikinak (bulegoak, museoak, gizarte guneak, ikastetxeak, osasun etxeak, merkataritza guneak…).
- Ikerketa zentroak eta osasun eraikinak (ospitaleak, ebakuntza gelak, gela zuriak, laborategiak, animaliategiak…)
- Kirol zentroak (igerilekuak, Spak, gimnasioak, kiroldegiak…).
- Etxebizitza eraikinak (6.000 etxebizitza baino gehiago diseinatu ditugu).
- Industria eraikinak eta prozesuak.
- Azpiegitura komunak (urbanizazioa, ura edangarri bihurtzeko planak, argiztapen publikoa, district heating…).
- Dauden instalazioetako zaharberritze lanak.
Energia
Energiaren erabilera arrazionalarekin erlazionatutako zerbitzu eskaintza zabala:
- Eraikinetarako eta industrietarako Energia Auditoretzak. 56/2016 ED betetzea.
- Instalazioen kudeaketa energetikoa.
- Eraikin eraiki berrien (HULC) eta lehendik daudenen (CE3X) energia ziurtapen ofiziala.
- Energia modelizazioa eta simulazioa (Design Builder, Energy Plus).
- Nazioarteko ziurtapen ekologikoa (LEED, Green Building, Passivhaus…).
- Aurrezpenen neurketa eta egiaztapena (EVOren IPMVP protokoloa).
- Energia horniduren (gasa, elektrizitatea…) optimizazioa eta berkontratazioa.
- Energia hobekuntzetarako aholkularitza eta diru-laguntzen kudeaketa.
- Banakako kontsumoen zenbaketa eta monitorizazio sistemen ezarpena.
Instalazioen erregularizazioa eta kontrola
Eraikin adimentsuetarako (Building Automation Systems) instalazioen diseinua eta haien kontrolaren programazioa.
- Klimatizazio eta elektrizitate instalazioen programazioa, erregularizazioa eta kontrol automatikoa (Lonworks, EIB-KNX, Dali..).
- Instalazio domotikoak (etxebizitzak) eta inmotikoak (hirugarren sektoreko eraikinak).
- Instalazio integralen kontrolerako soluzioak (interfaze bakarra instalazio guztietarako).
- Lehendik dauden erregulazio eta kontrol sistemen jarraipena eta eguneratzea.
Instalazioen aholkularitza orokorra
Eraikinetako edo industrietako instalazioekin erlazionatutako edozein gairako aholkularitza:
- Instalazio berrien oinarrizko proiektuak edo ezarpenerako azterketak.
- Azterlan teknikoak eta txostenak (gabezien konponketa, egungo egoeraren azterketa, peritazioak…).
- Administrazio legeztapenak eta izapidetzeak zenbait erakunde ofizialen aurrean.
- Eraikinetako eta industrietako instalazioekin erlazionaturiko beste edozein aholkularitza zerbitzu.
Mantentze lanen jarraipena eta kontrola
Instalazioen mantentze lanetarako laguntza, aholkularitza eta jarraipen zerbitzuak, instalazioaren eta haren energiaren kontsumoaren kudeaketa integrala eskaintzeko.
- Instalazioen tele-kudeaketa, komunikazio sistema aurreratuen eta instalazioen gainbegiraketaren bitartez.
- Energiaren kontrola. Energiaren tarifikazioaren eta fakturazioaren gainbegiraketa, kontsumoen jarraipena eta energia ihesak hautemateko eskariak.
- Lankidetza eta kontrola mantentze lanetako zerbitzuekin. Aholkularitza teknifikatua gorabeheren hautemate goiztiarrerako, instalazioen ustiapenaren ekonomia eta ekologia optimizaziorako eta mantentze zerbitzuaren kontrolerako.
Giltza eskura entregatzen diren instalazioak
Zerbitzu integrala instalazio berriak ezartzeko eta dauden instalazioetan berrikuntza lanak egiteko:
- Instalazio berrien ezarpenarekin erlazionaturiko kudeaketa osoa (diseinua – egikaritzea – martxan jartzea eta legeztatzea).
- Lehendik dauden eraikinetan instalazioen eguneratzeak, berriztapenak edo handitzeak egitea. Aholkularitza teknikoa zein egin beharreko esku-hartzeak barne.
Nazioartekotzea
Nazioartera zabalik dagoen berariazko bokazioa. Lankidetza hainbat herrialdetako enpresekin:
- Nazioarteko lehiaketen lizitazioa eta hainbat herrialdetako merkatu prospekzioak.
- Lankidetza beraien lana Espainiako merkatuan aurrera eraman nahi duten atzerriko enpresekin.
- Nazioartean laguntzea atzerrian lan egin nahi duten Espainiako enpresei.